BARRIARI BURUZKO IDAZLANA
Orain dela bi aste,
Barriara joan ginen San Viatorreko 2º B eta C klaseak. Aste batez ingelesez
hitz egiten egon ginen Eko School programarekin.
Ailegatu ginenean
monitoreak pankarta batekin jaso gintuzten. Goizetan, gosaldu ondoren, dantza
dibertigarri batzuk egiten genituen. Geroago ekintzak egiten hasi ginen gure
taldearekin. Ekintza batzuk dibertigarriagoak ziren, gaueko ekintzak, beste
batzuek baino, txarlak eta letxuga landatzea.
Gu egon ginen
astean, denbora guztia euria egin zuen eta ezin izan genuen egin nahi genuen
ekintza guztiak baina besteak oso dibertigarri eta erabilgarriak izan ziren.
Nire ekintza gustukoenak “pijama-party” eta menditik txangoa. “Pijama-party”an
dantzatu eta abestu egin genuen eta noski barre asko egin genuen. Txangoan,
berriz, asko busti zitzaigun baina bidaian monitoreekin hizketan joan ginen eta
oso motza iruditu zitzaigun bidaia.
Horregatik eta gauza askogatik, zalantzarik gabe,beste urte batean errepikatuko nuen.
