viernes, 24 de marzo de 2017

15 urte

Atzo zela dirudi, eskola hasi nintzenean eta horrekin, nire mundu txikiaren erdia bihurtuko zena. Lagun berriak, irakasleak...eta konturatu gabe hemen nago, DBHko 4. mailan, eskola bukatzeko azken urratsa. Honekin ezaguna egiten zaidan guztia bukatzen da eta mundu berri batera irekitzen dira ateak. Baina, horretarako prest al nago?

 Lotan egongo banintz bezala sentitzen naiz. Amets polit batetik esnatu eta errealitatearekin topo egin dut. Dena korrika doa. Etorkizunean izan nahi dudana hautatzeko momentua ailegatu da eta ez dut inolako ideiarik. Baina nola jakingo dut nik? Nik ere ez badut ezagutzen, nire gustuko gauzak, gustuko ez dudana..baina bizitzak korrika jarraitzen du eta ez du inor itxaroten!

 Ez dut ulertzen zergatik presa hauek. Askotan esaten dizute: Bizitza osoa aurretik duzu, ez kezkatu. Hau egia bada, zergatik presa hauek? Zergatik gauza guztiak azkar egiteko ohitura?

 Nahastuta eta galduta nago eta horregatik oso frustratua ere. Erabaki bat hartzeko ezgai naiz, zer gertatuko den beldur, huts egitearen beldur. Jendeak esaten du dena ondo egongo dela eta guztia konponduko dela baina eta gertatzen ez bada? 

 Espero dut 15 urte geroago hau irakurtzea eta barre egitea baina, oraindik hau gertatu arte, konfiantza izatea egin dezakedan gauza bakarra da.

domingo, 8 de marzo de 2015



BARRIARI BURUZKO IDAZLANA


Orain dela bi aste, Barriara joan ginen San Viatorreko 2º B eta C klaseak. Aste batez ingelesez hitz egiten egon ginen Eko School programarekin.



Ailegatu ginenean monitoreak pankarta batekin jaso gintuzten. Goizetan, gosaldu ondoren, dantza dibertigarri batzuk egiten genituen. Geroago ekintzak egiten hasi ginen gure taldearekin. Ekintza batzuk dibertigarriagoak ziren, gaueko ekintzak, beste batzuek baino, txarlak eta letxuga landatzea.



Gu egon ginen astean, denbora guztia euria egin zuen eta ezin izan genuen egin nahi genuen ekintza guztiak baina besteak oso dibertigarri eta erabilgarriak izan ziren. Nire ekintza gustukoenak “pijama-party” eta menditik txangoa. “Pijama-party”an dantzatu eta abestu egin genuen eta noski barre asko egin genuen. Txangoan, berriz, asko busti zitzaigun baina bidaian monitoreekin hizketan joan ginen eta oso motza iruditu zitzaigun bidaia.



Horregatik eta gauza askogatik, zalantzarik gabe,beste urte batean errepikatuko nuen.


lunes, 2 de marzo de 2015

TEKNOLOGIAREN ABANTAILAK

Urtez urte teknologia aurrerapen asko eta hobeak sortuz joan gara. Hobekuntza hauek komunikatzen eta bizia hobetzen laguntzen digute.
Horren lekuko nire izeba daukagu. Bera Ingalaterran bizi da eta ordenagailu batekin eta telebista batekin ere berarekin egongo bagina bezala ikus-entzun dezakegu.
Teknologia berriekin, adibidez jende askorekin komunikatu eta informatu egiten gara. Adituek diotenez, sei gradutako banaketa teoría aplikatuz sei pertsonako kate batekin 1000 pertsona inguru ezagutu ahal dezakegu.
Beraz, teknologia hobekuntza handia izan da guretzat.